viernes, 24 de mayo de 2013

Saneamendu - Sarea



BEASAINGO SANEAMENDU SAREA 


Ibaialde proiektuko hirugarren eta azken atal honetan, Beasaingo saneamendu sareari buruz arituko gara. Gipukoako Ur Kontsortzioa da gaur egun uraren kudeaketa osoa burutzen duena:
Urak hartzea, araztea, uraren kalitatea zaintzea, garraiatzea, banatzea eta, azkenik, ur zikinak araztea, ibaira edo itsasora isurtzeko.



Goierriko hornidura sistema Arriarango urtegiak, Edateko Uren Araztegiak (Beasain) eta Lareoko Urtegiak (Ataun) osatzen dute. 

Arriarango sistemak edateko uraz hornitzen ditu honako herri hauek:

Ormaiztegi
Segura
Idiazabal
Olaberria
Beasain
Ordizia
Zerain
Gabiria
Mutiloa
Lazkao
Itsasondo
Arama 
Altzaga
Oreindain
Gaintza
Baliarrain 
Legorreta

Egiturari dagokioinez, Arriarango urtegia, hormigoi trinkotuaz egina dago. Guztira, 3.200.000 m3 har ditzake, 57 metroko altuera du, 250 l/seg inguruko erregulazio ahalmena du eta 11 km2-ko isurialde arroa du. 

Beste alde batetik, Arriarango Edateko Uren Araztegia dugu. 




Arriarango Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 225 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 3.500.000.000 litro ur inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa, fluorizazioa eta desinfekzioa.

Azkenik, Lareoko urtegia daukagu. 
Lareoko urtegiak Ataungo udalerria uraz hornitzen du eta Arriarangoari laguntzen dio. Urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 2.400.000 m3 har ditzake, 67 metroko altuera du, 200 l/seg inguruko erregulazio alemán du eta 8 km2-ko isurialde arroa du. Sistema Zegamako E.U.A.rekin osatzen da Araztegi horrek 5 l/seg-eko arazte ahalmena du eta Zegamako udalerria hornitzen du.
Saneamenduarekin hasi aurretik, hemen uzten dugu Goierriko herrietako uren kudeaketaren argazki bat. Bertan adierazten da egindako biltzaileak zein diren eta zein falta den egiteko (gorriz dagoena)


Beharbada, saneamenduarekin hasi aurretik, uraren zikloa nolakoa den jakin beharko genuke, horregatik, grafikoki adieraztea erabaki dugu. 

Lehenengo, ura iturburu eta lurrazaleko ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik ere hartzen da ura.

Gero, ura urtegietan jasotzen da, urei eusten dien horma edo uharka eraikita.

Hirugarren pausua, urak tratatzea da. Ur natural aedo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko uren araztegietan egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

Ondoren, ura araztu eta, depositu batera garraiatzen da, gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzeko. Deposituari esker, dagoen ura erregula daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira, grabitateak banaketa erraztu dezan, ponpaketa erabili gabe.

Jarraian bosgarren pausoa dator: urak erabiltzaileei banatzea. Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.

Beranduago, etxe, denda eta industrietatik datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.

Urak araztea dator orain. Ur zikinak ur zikinen araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez,eta hor uren kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak ibaietan bizitza egotea ahalbidetzen du.

Azkenik, araztutako urak ibaira edo itsasora itzultzen dira, jatorrian zuten antzeko egoeran.


Behin puntu honetara iritsita, Goierriko eskualdeko saneamendu sistemari buruz hitz egitea besterik ez zaigu geratzen. Has gaitezen!

Goierriko eskualdeko saneamendu sistemak honako udalerri hauek hartzen ditu: Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Gaintza, Zegama, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Ataun, Arama, Altzaga eta Itsasondo, eta baita Legorretako H.U.A. ere. 



KOLEKTOREAK

Amezketa ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin eta 5 km. inguruko luzerarekin.


Berastegi ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 600 mm.-ko diametro maximoarekin eta 6 km. inguruko luzerarekin.


Asteasu ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin eta 4 km. inguruko luzerarekin.


Oria ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1200 mm.-ko diametro maximoarekin, 15 km. inguruko luzerarekin eta 1200 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.Sistemak gainezkabideak ditu

Azkenik, edateko uren araztegiek nola lan egiten duten adieraziko dugu: 







domingo, 7 de abril de 2013

Indar






Ibaialde proiektuko atal berri honetan, Igartza eremuan, errekak jasan behar izan dituen aldaketak aztertzen ari gara. Gure kasuan, Indar fabrikaren inguruan arituko gara sarrera honetan.

Hemen ikus dezakegu Indar eta Indarrek eginiko lehen etxebizitzak


HISTORIA
Gerra zibila amaitu ondoren, 1940an, egoera larri batean, Lazkaoko Luis, Jose eta Jesus Larrañaga hiru anaiek Ramon eta Pako Ormazabal beste bi anaia gabiriarrekin batera Larrañaga y Ormazabal S.R.C. enpresa sortu zuten Igartza Beasaingo auzoan, gerora Nafarroa Etorbidea izena deituko zitzaionean. 


Esmerilgailuetarako motor txikiak egiten hasi ziren, nahiz eta haiek egiteko beharrezko kobre eta xafla magnetikoen gabezia nabarmena izan hemen. Atzerritik kontrabandoan ekarri ohi zuten zenbait material, bertan ez zegoelako. Berehala mota guztietako motorrez gain, alternadoreak, arrantza untzietako tresnak, ponpa urperagarriak gauzatzen hasi ziren.

ESMERILGAILUA

TRESNEN ETA PIEZEN ZERRENDA


ALTERNADOREAK


ARRANTZA UNTZIETAKO TRESNAK


ERA GUZTIETAKO MOTORRAK



Aurrerago, Construcciones Electro Mecánicas INDAR izen berria hartu eta, 1948an, Donostiako Merkatari eta Industria Erregistroan, hau da, "Registro Mercantil e Industrial" izenekoan erregistratu zuten lantegia, Rafael Navarro notarioak, 1948ko urtarrilaren 26an, aurkeztutako eskrituraren arabera. Fundazioko kapitala milioi batekoa zen. Jose Larrañaga izendatu zuten lantegiko zuzendari.
Indar lantegiari buruzko informazioa aurkitzeko bada Beasaingo UAn ondare bat, non ageri den lantegiaren hazkunde eten gabea, pabeloi, solairu, garaje, jan-gela eta etxe-bizitza berriak. Adibidez, 1958an, Beasaingo San Inazio kalean beste enpresa batzuekin Ekonomato Laborala ipini zuten.

Gaur egun 756 langile inguru ditu eta Gipuzkoan 50 enpresa hobenen artean kokatzen da; Espainia mailan, aldiz, 2000 hobenen barnean.

Bere historian zehar, lekualdaketa bakarra, baina hainbat itxura aldaketa jasan ditu.

1965. urtean Indarrek zuen itxura













Eta hemen ikus dezakegu jasan dituen itxuraldaketa batzuk:





Eraikuntza hau bota ondoren izan zen Indarren leku aldaketa. Gaur egun, itxura hau dauka:














Jarraian, produktu nagusiak zein diren erakutsi nahi dugu:


  • Generadore hidroelektrikoak
  • Generadore elektrikoak
  • Generadore eolikoak

  • Motore elektrikoak

  • Bonba urpekariak




Azkenik, kutsaduraren gaia landuko dugu. Egun Ingeteam-en barnean sartzen da. Ingeteam ingenieritza elektrikoan, ekipo elektrikoetan, motoreetan... espezializatutako enpresa liderra da. Bere produktuak lau sektore hauetan aplikatzen dira, batez ere: energia, industria, ontzigintza eta trenbideetako trakzioak. Hauekin lan egitean, zenbait helburu dituzte: kontsumoa optimizatzea eta energiaren efizientzia handiagotzea.
Gainera, jada ez dago erreka ondoan kokatuta, beraz, ezin du hau kutsatu, ez erabili.

Industria guztiek bezala, izan daiteke Indarrek bere lehenengo urteetan isurketaren bat egitea errekara. Hala ere, ez dago datu horiek jasotzen dituen dokumenturik.



Artikulu bat: http://www.diariovasco.com/prensa/20061127/economia/generadores-empresa-indar-producen_20061127.html

domingo, 9 de diciembre de 2012

Errekarte !

Zaila da Beasain inguruan ibai natural bat aurkitzea, gehienak oso kutsatuta daude eta. Guk, Errekarte auzokoa aukeratu dugu. Oso luzea edo handia ez den arren, hainbat zuhaitz, hosto eta landare mota aurkitu ditugu. Hona hemen ateratako argazki batzuk:


  • ERREKARTE AUZOA
  • IBAIA












  • ASUNA
  • PIKUA
  • ERRAMUA

  • GAROA



  • ZUHAITZAK







  • HOSTOAK








 Hirusta

Ibai txikia izan arren, bazeuden ur korronte-txiki batzuk:




Animalia batzuen bila ere ibili gara. Hala ere, ez dugu batere aurkitu. Badakigu udan igelak, sugandilak eta beste zenbait ibiltzen direla, baina beste nonbait egongo direla pentsatu dugu.