Ibaialde proiektuko atal berri honetan, Igartza eremuan, errekak jasan behar izan dituen aldaketak aztertzen ari gara. Gure kasuan, Indar fabrikaren inguruan arituko gara sarrera honetan.
Hemen ikus dezakegu Indar eta Indarrek eginiko lehen etxebizitzak
HISTORIA
Gerra zibila amaitu ondoren, 1940an, egoera larri batean, Lazkaoko Luis, Jose eta Jesus Larrañaga hiru anaiek Ramon eta Pako Ormazabal beste bi anaia gabiriarrekin batera Larrañaga y Ormazabal S.R.C. enpresa sortu zuten Igartza Beasaingo auzoan, gerora Nafarroa Etorbidea izena deituko zitzaionean.
Esmerilgailuetarako motor txikiak egiten hasi ziren, nahiz eta haiek egiteko beharrezko kobre eta xafla magnetikoen gabezia nabarmena izan hemen. Atzerritik kontrabandoan ekarri ohi zuten zenbait material, bertan ez zegoelako. Berehala mota guztietako motorrez gain, alternadoreak, arrantza untzietako tresnak, ponpa urperagarriak gauzatzen hasi ziren.
ESMERILGAILUA
TRESNEN ETA PIEZEN ZERRENDA
ALTERNADOREAK
ARRANTZA UNTZIETAKO TRESNAK
ERA GUZTIETAKO MOTORRAK
Aurrerago, Construcciones Electro Mecánicas INDAR izen berria hartu eta, 1948an, Donostiako Merkatari eta Industria Erregistroan, hau da, "Registro Mercantil e Industrial" izenekoan erregistratu zuten lantegia, Rafael Navarro notarioak, 1948ko urtarrilaren 26an, aurkeztutako eskrituraren arabera. Fundazioko kapitala milioi batekoa zen. Jose Larrañaga izendatu zuten lantegiko zuzendari.
Indar lantegiari buruzko informazioa aurkitzeko bada Beasaingo UAn ondare bat, non ageri den lantegiaren hazkunde eten gabea, pabeloi, solairu, garaje, jan-gela eta etxe-bizitza berriak. Adibidez, 1958an, Beasaingo San Inazio kalean beste enpresa batzuekin Ekonomato Laborala ipini zuten.
Gaur egun 756 langile inguru ditu eta Gipuzkoan 50 enpresa hobenen artean kokatzen da; Espainia mailan, aldiz, 2000 hobenen barnean.
Bere historian zehar, lekualdaketa bakarra, baina hainbat itxura aldaketa jasan ditu.
Eta hemen ikus dezakegu jasan dituen itxuraldaketa batzuk:

Jarraian, produktu nagusiak zein diren erakutsi nahi dugu:
- Generadore hidroelektrikoak
- Generadore elektrikoak
- Generadore eolikoak
- Motore elektrikoak
- Bonba urpekariak
Azkenik, kutsaduraren gaia landuko dugu. Egun Ingeteam-en barnean sartzen da. Ingeteam ingenieritza elektrikoan, ekipo elektrikoetan, motoreetan... espezializatutako enpresa liderra da. Bere produktuak lau sektore hauetan aplikatzen dira, batez ere: energia, industria, ontzigintza eta trenbideetako trakzioak. Hauekin lan egitean, zenbait helburu dituzte: kontsumoa optimizatzea eta energiaren efizientzia handiagotzea.
Gainera, jada ez dago erreka ondoan kokatuta, beraz, ezin du hau kutsatu, ez erabili.
Industria guztiek bezala, izan daiteke Indarrek bere lehenengo urteetan isurketaren bat egitea errekara. Hala ere, ez dago datu horiek jasotzen dituen dokumenturik.
Artikulu bat: http://www.diariovasco.com/prensa/20061127/economia/generadores-empresa-indar-producen_20061127.html

















