BEASAINGO SANEAMENDU SAREA
Urak hartzea, araztea, uraren kalitatea zaintzea, garraiatzea, banatzea eta, azkenik, ur zikinak araztea, ibaira edo itsasora isurtzeko.
Goierriko hornidura sistema Arriarango urtegiak, Edateko Uren Araztegiak (Beasain) eta Lareoko Urtegiak (Ataun) osatzen dute.
Arriarango sistemak edateko uraz hornitzen ditu honako herri hauek:
Ormaiztegi
Segura
Idiazabal
Olaberria
Beasain
Ordizia
Zerain
Gabiria
Mutiloa
Lazkao
Itsasondo
Arama
Altzaga
Oreindain
Gaintza
Baliarrain
Segura
Idiazabal
Olaberria
Beasain
Ordizia
Zerain
Gabiria
Mutiloa
Lazkao
Itsasondo
Arama
Altzaga
Oreindain
Gaintza
Baliarrain
Legorreta
Egiturari dagokioinez, Arriarango urtegia, hormigoi trinkotuaz egina dago. Guztira, 3.200.000 m3 har ditzake, 57 metroko altuera du, 250 l/seg inguruko erregulazio ahalmena du eta 11 km2-ko isurialde arroa du.
Beste alde batetik, Arriarango Edateko Uren Araztegia dugu.
Arriarango Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 225 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 3.500.000.000 litro ur inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa, fluorizazioa eta desinfekzioa.
Azkenik, Lareoko urtegia daukagu.
Lareoko urtegiak Ataungo udalerria uraz hornitzen du eta Arriarangoari laguntzen dio. Urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 2.400.000 m3 har ditzake, 67 metroko altuera du, 200 l/seg inguruko erregulazio alemán du eta 8 km2-ko isurialde arroa du. Sistema Zegamako E.U.A.rekin osatzen da Araztegi horrek 5 l/seg-eko arazte ahalmena du eta Zegamako udalerria hornitzen du.
Saneamenduarekin hasi aurretik, hemen uzten dugu Goierriko herrietako uren kudeaketaren argazki bat. Bertan adierazten da egindako biltzaileak zein diren eta zein falta den egiteko (gorriz dagoena)
Beharbada, saneamenduarekin hasi aurretik, uraren zikloa nolakoa den jakin beharko genuke, horregatik, grafikoki adieraztea erabaki dugu.
Lehenengo, ura iturburu eta lurrazaleko
ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik ere hartzen da ura.
Gero, ura urtegietan jasotzen da, urei eusten
dien horma edo uharka eraikita.
Hirugarren pausua, urak tratatzea da. Ur natural
aedo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko uren araztegietan
egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon
behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.
Ondoren, ura araztu eta, depositu batera
garraiatzen da, gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzeko. Deposituari esker,
dagoen ura erregula daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira,
grabitateak banaketa erraztu dezan, ponpaketa erabili gabe.
Jarraian bosgarren pausoa dator: urak
erabiltzaileei banatzea. Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza
kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.
Beranduago, etxe, denda eta industrietatik
datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.
Urak araztea dator orain. Ur zikinak ur zikinen
araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez,eta hor uren kalitatea
berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak ibaietan
bizitza egotea ahalbidetzen du.
Azkenik, araztutako urak ibaira edo itsasora
itzultzen dira, jatorrian zuten antzeko egoeran.
Behin puntu honetara iritsita, Goierriko eskualdeko saneamendu sistemari buruz hitz egitea besterik ez zaigu geratzen. Has gaitezen!
Goierriko eskualdeko saneamendu sistemak honako udalerri hauek hartzen ditu: Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Gaintza, Zegama, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Ataun, Arama, Altzaga eta Itsasondo, eta baita Legorretako H.U.A. ere.
KOLEKTOREAK
Amezketa ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin eta 5 km. inguruko luzerarekin.
Berastegi ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen
kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 600 mm.-ko diametro maximoarekin
eta 6 km. inguruko luzerarekin.
Asteasu ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen
kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin
eta 4 km. inguruko luzerarekin.
Oria ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen
kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1200 mm.-ko diametro
maximoarekin, 15 km. inguruko luzerarekin eta 1200 l/seg-ko garraiatze ahalmen
maximoarekin.Sistemak gainezkabideak ditu
Azkenik, edateko uren araztegiek nola lan egiten duten adieraziko dugu:





